EUSKARA: LABURPEN TENTAGARRIA Zer da laburpen tentagarria?
"Norbaiti ipuin jakin bat irakurtzeko aholku ematen zaionean, liburu horren laburpen tentagarria egiten zaio; hau da, ipuinaren hasiera kontatzen zaio, eta korapiloa bera ere bai, baina ez zaio esaten nola amaitzen den. Nola amaitzen den esan ordez, amaierari buruzko galdera tentagarriak egiten zaizkio. Laburpen horrek amu-lana egiten du, hartzaileari liburua irakurtzeko gogoa pizteko."
Aukeratu irakurri dituzun ipuinen artean gustokoena, eta gomendatu, ahoz, ikaskideei. Hemen behean duzu eredua:
MATEMATIKA: BIDERKETAK
3KO TAULA
INGELESA:
"My Friend, the Desk Genie" istorioarekin hasi gara.
Asteazkenean herriko antzokira joan ginen Ballerina pelikula ikustera. Zein ondo pasatu genuen! Ikusitakoari buruzko lanketa ere egin genuen arratsaldean. Ikusi, ikusi!!
Emozioak identifikatu ditugu
Ametsak nola eskuratu ditzazkegu?
LANA eta ESFORTZUA ezinbestekoak dira.
Iada bukatu dugu lehenengo gaiarekin (Gure txoko kuttuna). Ba al duzue egin ditugun proiektuen berri? Lasai, argazki hauetan ikusi ditzazkezue burutu ditugun proiektuak.
Aste honetan biderketekin hasi gara. Biderketak ez dira lan erraza eta hasiera batean hobeto moldatzeko eta biderketen zentzua ulertu ahal izateko, hauek egiteko bi modu ezberdin ikasi ditugu.
BIDERKETAK BATUKETEN BIDEZ
BIDERKETAK TXITXIRIOEKIN
Biderketa bat planteatu 9x6 (9 aldiz 6) hau da, 6 txitxirioko 9 multzo egin eta hauek zenbatuz, biderketaren emaitza lortuko dugu.
Etxean biderketak praktikatzeko modu dibertigarria da hau. Horregatik hemen eskuragarri uzten dizuegu taula, zuek inprimatu eta praktikatzeko. Beraz, ATERA TXITXIRIOAK ETA JOLASTERA!
BIDERKETA TAULAK
Behin biderketak zer diren ulertuta, biderketa taulak egiten hasi gara. Oraingoz, 0, 1 eta 2ko taulekin ari gara. Kurtsoak aurrera egin ahala biderketa taula osoaren jabe egingo gara.