2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna


MATEMATIKA

1.UNITATEA
ZENBAKI HAMARTARREN SISTEMA

baga biga.jpg

ONGI ETORRI 3.MAILAKO MATEMATIKA ARLORA!

Aurten, Lan Koadernoaz gain, lagun potolo bat ere datorkigu, BAGA-BIGA liburua. Bertan, eduki berri pila datoz, beraz, indartsu hasi beharreko kurtsoa da hau.

BIDERKETAK

Dagoeneko jakingo duzuenez, hasiak gara biderketa taulekin lanean, 0, 1, 2 eta 10eko taulekin ari gara eta kurtsoak aurrera egin ahala biderketa taula osoaren jabe egingo gara.

Hemen atxikitutako taula hau inprimagai izango duzue.


Taulak euskaraz txanela.jpg

Taula hau plastifikatu eta moztuz gero honelako sorta polit bat egin dezakezue.

IMG_6420.JPG




Biderketak ez dira lan erraza eta hasiera batean hobeto moldatzeko eta biderketen zentzua ulertu ahal izateko, hauek egiteko bi modu ezberdin ikasi ditugu.

BIDERKETAK BATUKETEN BIDEZ

FullSizeRender.jpg

FullSizeRender (4).jpg




BIDERKETAK TXITXIRIOEKIN

Biderketa bat planteatu 9x6 (9 aldiz 6) hau da, 6 txitxirioko 9 multzo egin eta hauek zenbatuz, biderketaren emaitza lortuko dugu.









Etxean biderketak praktikatzeko modu dibertigarria da hau. Horregatik hemen eskuragarri uzten dizuegu taula, zuek inprimatu eta praktikatzeko. Beraz, ATERA TXITXIRIOAK ETA JOLASTERA!


2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

¡ EN MARCHA !



Hola a todos y a todas!

Ya estamos en marcha, hemos comenzado un nuevo curso, un nuevo ciclo.  En este ciclo nos acompañarán tres personajes: la cigüeña Risueña, la golondrina Tina y el papagayo Pancho.

¡En marcha! En marcha... ¿quiénes?; en marcha... ¿hacia dónde?; en marcha... ¿para qué? Todas estas incógnitas las iremos desvelando durante la unidad.

El proyecto de esta unidad consistirá en completar una biografía lingüística sobre las lenguas que nos rodean. Además, como ésta es la primera unidad, organizaremos los rincones del aula: el rincón temático, el kiosco de prensa, la biblioteca del aula ...




2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

GURE TXOKO KUTTUNA






Kaixo lagunak!
Ikasturteko lehen unitate honetan, Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak ikasteaz gain, Elgoibar osatzen duten auzoak aztertzen dihardugu.
Auzo mota ezberdinei buruzko ezaugarriak ikasi ditugu eta auzo bakoitzean dauden zerbitzuak aztertuko ditugu.

Guzti hontaz gain, iaz bezala ipuinak idazten jarraituko dugu eta "Gure txoko kuttuna" deskribatuko dugu.

Gelan ikasitakoa etxean sakondu nahi izanez gero, hemen dituzue esteka pare bat zuzenean gaian  murgiltzeko.

Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak

Auzo motak