MATEMATIKA
1.UNITATEA
ZENBAKI HAMARTARREN SISTEMA
ONGI ETORRI 3.MAILAKO MATEMATIKA ARLORA!
Aurten, Lan Koadernoaz gain, lagun potolo bat ere datorkigu, BAGA-BIGA liburua. Bertan, eduki berri pila datoz, beraz, indartsu hasi beharreko kurtsoa da hau.
BIDERKETAK
Dagoeneko jakingo duzuenez, hasiak gara biderketa taulekin lanean, 0, 1, 2 eta 10eko taulekin ari gara eta kurtsoak aurrera egin ahala biderketa taula osoaren jabe egingo gara.
Hemen atxikitutako taula hau inprimagai izango duzue.
Taula hau plastifikatu eta moztuz gero honelako sorta polit bat egin dezakezue.
Biderketak ez dira lan erraza eta hasiera batean hobeto moldatzeko eta biderketen zentzua ulertu ahal izateko, hauek egiteko bi modu ezberdin ikasi ditugu.
BIDERKETAK BATUKETEN BIDEZ
BIDERKETAK TXITXIRIOEKIN
Biderketa bat planteatu 9x6 (9 aldiz 6) hau da, 6 txitxirioko 9 multzo egin eta hauek zenbatuz, biderketaren emaitza lortuko dugu.
Etxean biderketak praktikatzeko modu dibertigarria da hau. Horregatik hemen eskuragarri uzten dizuegu taula, zuek inprimatu eta praktikatzeko. Beraz, ATERA TXITXIRIOAK ETA JOLASTERA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina