2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

Mugertza Krosa Marrazki Lehiaketa


Badator badator! Mugertza Kroseko marrazki lehiaketa! Nahi duenak parte-hartu dezake eta urtarrilak 7an ikastolara ekarri beharko du bere lana.  Ikusi jarraian lehiaketaren oinarriak:

II. MARRAZKI LEHIAKETA
LXXIV. JUAN MUGUERZA KROSA 2019
OINARRIAK:

ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8a.

AURKEZTEKO LEKUA: Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da.

EPAIMAHAIA: Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikaria, Ludotekako Koordinatzailea eta marrazketan aditu bat.

IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei zein hedabideei jakinaraziko zaie.

MAILAK ETA SARIAK: Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko da. Lehiaketan, bestalde, ondorengo mailak izango dira:

1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Saria: Maila bakoitzean bi sari egongo dira. Sariak herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak izango dira.

SARI BANAKETA: 2019ko urtarrilaren 12an izango da, 19:30ean, Udaletxean 2017ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

ERAKUSKETA: Saritutako marrazkiak Kiroldegian egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.

LANAK JASOTZEKO EPEA: Marrazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira marrazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, betiere, egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Udaletxean jaso ahal izango dira.

OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte-hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.

2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

Denda Jolasa



Zenbat eta errealagoa orduan eta esanguratsuagoa. Eguneroko bizitzan gure haurrak dirua maneiatzen hasten dira. Baina ohartzen al dira egiten ari direnaz? Erosketa txikiak egin eta zenbat diru eman eta bueltatzen diguten ikusi nahi izan dugu. Horretarako, ikastolan argazki eta txanponekin praktikatzen aritzen gara.




2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

Txoko Zuria: Egipto

Dakizuen bezalaxe, une honetan Egipto gaia aitzakitzat hartuz, deskribapenak, geometria, hiztegi berria eta beste hainbat eduki eta konpetentzia lantzen ari gara. Horretarako, gela bakoitzean txoko zuri bat dugu. Honek esan nahi du, etxean gaiarekin harremana duen edozein objektu, informazio, errezeta edota jantzi badituzue, txoko honetan denon eskura jartzen ditugula. Haurrek ekarritakoa erakutsi eta horri buruz hitz egiten dute eta lagungarria izaten da beraien jakinmina hasetzeko. 
Orain arte horrela ditugu.

3A

3B

3C

Zerbait gehiago gehitzen lagunduko? Gaiarekin bukatzean etxera bueltatuko dute guztia. 
Zubiaz gozatu!

2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

Euskararen Eguna

Astelehenean Euskaraldiari amaiera eman eta Euskararen Eguna ospatu genuen. Jai giroa izan genuen egun onsoan zehar. Argitxoren kantak abestu genituen, pregoia entzun, dantza egin, txokolatea jan eta hainbat jolasetan aritu. Primerako eguna benetan!