2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

Mugertza Krosa Marrazki Lehiaketa


Badator badator! Mugertza Kroseko marrazki lehiaketa! Nahi duenak parte-hartu dezake eta urtarrilak 7an ikastolara ekarri beharko du bere lana.  Ikusi jarraian lehiaketaren oinarriak:

II. MARRAZKI LEHIAKETA
LXXIV. JUAN MUGUERZA KROSA 2019
OINARRIAK:

ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8a.

AURKEZTEKO LEKUA: Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da.

EPAIMAHAIA: Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikaria, Ludotekako Koordinatzailea eta marrazketan aditu bat.

IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei zein hedabideei jakinaraziko zaie.

MAILAK ETA SARIAK: Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko da. Lehiaketan, bestalde, ondorengo mailak izango dira:

1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Saria: Maila bakoitzean bi sari egongo dira. Sariak herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak izango dira.

SARI BANAKETA: 2019ko urtarrilaren 12an izango da, 19:30ean, Udaletxean 2017ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

ERAKUSKETA: Saritutako marrazkiak Kiroldegian egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.

LANAK JASOTZEKO EPEA: Marrazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira marrazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, betiere, egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Udaletxean jaso ahal izango dira.

OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte-hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina