2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

MATEMATIKA. 3.UNITATEA


MATEMATIKA
3.UNITATEA: KENKETA


  1. Magnitudeak
Kilogramo eta gramoekin hasi gara lanean. Gauzen pisuen estimazioak egin eta pisu ezberdinen bihurketak egiten ari gara.





2. Ordularia
Ordulari analogikoarekin uztartuz, digitala ere ikasten ari gara, goizeko eta arratsaldeko orduak bereiztu eta zuzentazunez orduak ahoz naiz idatziz adierazten hasi gara.







3. Biderketak
6. taula ikasi dugu jada eta orain etxean hau ondo errepasatzea komeni da! Pilatu egino zaizkigu bestela eta!



4.UNIT: A REAL DRAGON'S EGG?


4. UNIT: A REAL DRAGON’S EGG?







Hona hemen laugarren unitatean ingelesean landuko dugunaren nondik norakoak. Sarah herensuge eta dragoiak oso gustuko dituen arren, ez du hauengan sinisten baina halako batean ama, aitonak daukan herensuge arrautza baten berri ematen dio!



Aitonak kaxa erakutsi bai baina ez dio barruan dagoen arrautza ikusten utziko… Hala ere, Sarah behin eta berriz saiatuko da armairu gainean dagoen kaxatxoa ireki eta arrautza ikusten, baina lortuko al du? Benetako herensuge baten arrautza izango al da? Eta hala bada, herensuge zintzoa ala gaiztoa izango da?


Abentura zoragarri honetan erabat murgilduko gara eta abestiak eta ipuina ikasteaz gain ariketak ere egingo ditugu gaiaren inguruan! Paperezko dragoiak eginez, deskribapenak… besteak beste!