2018(e)ko urriaren 30(a), asteartea


Urriak 23an LH3ko ikasleak Elgoibarko bazterrak detailez aztertzera abiatu ziren. Horretarako, aitzakia marrazketa izan zen. Horri esker, Udaletxeko armarriez ohartu ziren, baita ate eta leiho ezberdinez esaterako. 

Elizaren kasuan, galdera ugari sortu zitzaizkien, oso handia da, pisu asko izango ote ditu? Zer dira puntatxoak? Marraztu bitartean denon artean erantzuten joan ginen zalantzak.


Gure herriko bazterrak aztertzea dibertigarria eta interesgarria izan daiteke aldi berean!


2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

Liburutegira Bisita

Urriak 10ean LH3ko ikasleak liburutegian izan ginen. Bertan, liburutegiko funtzionamendua azaldu ziguten, arauak ezagutu genituen eta gure adinerako egokiagoak diren liburuak zeintzuk diren gogorarazi ziguten. Primerako bisita izan zen!

Datorren astetik aurrera, gela bakoitzean bi motxilaibiltari izango ditugu. Astero ikasle bati dagokio motxila hori etxera eramatea. Bertan, hainbat liburu eta koaderno bat topatuko dituzue. Helburua, etxean ez dauzkagun liburuez gozatzeko aukera izatea da. Nahi bezalaxe irakurri dezakete, familian, anai-arrebei, gurasoek haurrei kontatzeko... Gozatzea da garrantzitsuena! Ondoren, haur bakoitzak koadernoan gustuko izan duena idatziko du, gustoko izan ez duena edota nola irakurri duen azaldu dezake.

Ondo izan!





2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

Igeriketa

Pasatu dira 2 aste igeriketa hasi genuenetik. Gogotsu dabiltza ikastaroan eta abileziaz mugitzen dira uretan. Gogoratu azaroak 7 arte jarraituko duela ekintzak. Hemen dituzue talde ezberdinen argazkia.
Hurrengo arte!


3B

3C

3A

2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

Dot Painting


Ezagutzen duzue Dot Painting teknika? Australiako aborigenek marrazteko erabiltzen zuten teknika da. Beraien istorioak kontatzeko erabiltzen zuten eta marrazkiak puntutxoen bitartez egiten zituzten,


Lehenago komentatu izan dizuegun bezalaxe, lehen unitate honetan "Gure Txoko Kuttuna" lantzen ari gara, hortaz, Elgoibarko txoko ezberdinak aztertzen gabiltza.



Plastikan ere, gertuko sinboloak, artelanak edota pertsonaiak ezagutu ditzaten nahi dugu. Hori dela eta, Sigmako josteko makiƱa izan da Dot Painting bitartez egin dugun marrazkia. 




2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

Kiva Eguna

Aurreko ostiralean Kiva eguna ozpatu genuen ikastolan. Dakizuenez, Kiva programak Bullying-aren prebentzioan egiten du lan batik bat. Hori dela eta, urtero  bezala, haurrekin bullying-a zer den definitu dugu, nola prebenitu daitekeen aztertu etab. Bukaeran, eskolako pasabideetarako mezuak, oharrak eta irudiak egiten aritu gara. Hona hemen egindakoaren emaitza.



2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Errealitate Hurbila - Matematika


8 urterekin jada gai dira erosketa txikiak egiteko. Hori dela eta, lehenengo jolas sinbolikoa egin genuen beraien materialei prezioa jarri eta saltzaile edo erosle rola hartuz. 


Ondoren, esku hartean hasieran eta bukaeran gelditu zitzaigun dirua zenbatu genuen.





Bukatzeko, txanpon eta bileteak manipulatuz fitxa osatzen joan ziren. Lan ederra egiten ari dira neska mutil hauek!






2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

Euskal Herriko Probintzia eta Hiriburuak


Aste hauetan, gure ingurua aztertzen dihardugu. Elgoibarko planoa aztertu, gure txoko kuttunak deskribatu eta Euskal Herriko mapa ezagutu. Datozen egunetan Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak kokatzen arituko gara. 




Gelan, ezagutzera eman diegu webgune interesgarri bat. Educaplay du izena. Izenaren gainean sakatu eta hizkuntza aldatu. Euskara hautatu eta probintziak lantzeko makina jolas topatuko dituzte bertan. Probatu nahi?


2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

Matematika Manipulatiboak


Egun hauetan ordularia lantzeari ekin diogu. Argi daukagu jolasa tresna bikaina dela ikasteko, beraz, dadoa eta erlojua esku artean hartu eta aurrera! Jolasa haurrentzako egoera naturala da eta matematika manipulatiboari esker, abstrakzioa alde batera utzi ete erreala bihurtzen dugu. Itxura ona du ezta?




2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

Ongi Etorri!



Ongi etorri ikasturte berri honetara. Ikasturtean zehar gelan egiten ditugun ekintzen berri ematen joango gara blogean. Adi egon hurrengo egunetan azalduko diren argazki eta gertakarie. Astelehen ona izan!