2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

Euskaraldia!!

Euskaraldian gaude eta abenduak 3an, amaiera emateaz gain, euskararen eguna ospatuko dugu ikastolan. Horretarako, Euskaraldiaren abestia ikasteaz gain jo ta ke gabiltza dantzarekin. Entzun duzue abestia?




Anima zaitezte zuen txikiekin batera dantza ikasten. Astelehenerako jada ia prest dugu baina tira, entsegu apurtxo bat ez zaigu gaizki etorriko!!! 



Bukatzeko, eguna kolorez janzteko, ostiralerako kamiseta horia eta kateorratz bat ekarri beharko dute ikastolara. Kateorratza eskulantxo bat egiteko izango da eta kamiseta astelehenean dantza egiteko.



2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu genuen pasa den ostiralean. Astean zehar laburmetraiak, irudiak eta hausnarketa ezberdinak egin genituek tratu onak zer diren ikustarazteko. Hau, ikastolako maila guztien artean sortutakoa.




2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

SIMETRIA

Ikasturte honetan lehen aldiz simetria lantzeari ekin diogu. Haurren errealitate hurbila esanguratsuena da ezagutza hauek barneratzeko. Horregatik, modu bisualean simetria ulertzeko, beraien aurpegiak erabili ditugu. 


Erditik zatitu eta alde bakarra erabili dugu. Ondo behatu, eta falta zitzaigun erdia marraztu dugu. Orduan eztabaida ezberdinak sortu dira, "simetrikoak gara baina nik nakan hau ez daukat beste aldean" edo "gaur egun ez daukat hortz kopuru berbera bi aldeetan". Oso dibertigarria izan da jarduera eta hausnarketa polita egin dugu denon artean.



Animatzen zarete eguneroko objetuen simetriak topatzera? Zuen argazkiak igotzen hasi zaitezkete! Animatu!

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Emakumeak eta Kirola

Ainhoa Lendinez eta Mayi Mujika mendi lasterkariak izan genituen gure artean. Larunbatean Karakate igoera dela aprobetxatuz, hitzaldi bat eman digute. Bertan,  Ainhoa eta Mayik eskola kirolean hasi zirenetik gaur egun arte izan duten kirol ibilbidea azaldu digute, eta hainbat alderdi lantzeko aukera izan dugu: Emakumeak eta kirola, esfortzuaren kultura, errespetua, media eta mendi lasterketak, etab. Hitzaldi honen helburua neskak eskola kirolean parte hartzera animatzea izan da.


2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Egunez-egun biderketa taulak ikasten bagoaz ere, modu manipulatiboan nola bidertu dezakegun ikusi dugu. Hortarako, etxetik dauzkagun materialak erabili daitezke. Ikusi nahi?

Taula inprimatu hemen, dadoak bota eta txitxirioekin hutsuneak betetzen joan.





Beraiek jada badakite nola jolastu, animatzen zarete elkarrekin praktikatzera?

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

BIDERKETA TAULAK INPRIMATZEKO

Kaixo lagunok!


Biderketa taulak ikasi behar ditugula eta, zer hobe, gure lagun berriekin batera egitea baino?
Hemen dituzue 1etik 10era bitarteko biderketa taulak.
Guk, dokumentua inprimatu, taulaz-taula moztu, plastifikatu eta giltzetako anilatxo batean sartzea proposaten dizuegu. Hartara, esku artean erabili arren, txukun mantenduko dira.

Ondo izan!