2019(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

Neurriak


Neurriak lantzen hasi gara 3.mailakoak. Horretarako, metroa eskuan hartu eta gela neurtzen hasi gara. Arbela, atea, koadernoa... Oso dibertigarria izan da. Gainera, objektu bera unitate ezberdinez adierazi daitekeela ikasi dugu. Momentuz, m, dm, cm eta mm ikusi ditugu eta jada km-ari buruz daude galdezka! Hau da hau jakinmina dutena!








2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

Zentzumenak

Ekin diegu zentzumenei. Zenbat ezagutzen dituzue? Guk 5 landuko ditugu, dastamena, usaimenta, entzumena, ukimena eta ikusmena. Oso gai dibertigarria izaten ari da! Jolas ezberdinak egingo ditugu zentzumen bakoitza frogatzeko. Lehenengoa dastamena izan da, garratza, mingotsa, gazia edo gozoa ote da probatzen ari garena?









2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

Oroimen jolasak


Garunak gorputzeko informazio ugari jaso eta bidaltzen du egunean zehar, eta horrela sortzen ditu ideiak, pentsamenduak eta oroitzapenak. Informazio horretatik ikaspenak ateratzen ditu eta oroimenean gordetzen ditu, aldi baterako.

Hori dela eta, oroimen jolasak egin ditugu. Ikusmen-oroimenezkoak eta entzumen-oroimenezkoak batik bat.


Laister, zentzumenen munduan murgilduko gara!



2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

Nerbio-Sistema



Aurreko astean garuna eta nerbio-zelulez aritu ginen. Hori dela eta, nerbio-zelulen mezuak garunetik gure gorputzera joateko egiten duten ibilbidea errazago ikusteko, taldeka, harizko nerbio-sistema egin genuen. 





Laister, emaitza pasabideetan izango duzue!!


2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!

Egipto alde batera utzi eta gai berriari ekin diogu. Gai honetan gure gorputzaren zaintza, ongizatea eta prebentzioan egingo dugu lan. Martxan gaude!!! Hemen duzue lagintxo bat! Bitartean, etxean gorputzari buruzko zerbait interesgarria baduzue, Ikastolara ekar dezakezue "Txoko Zurian" ipintzeko.







2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

Santa Ageda Bezpera


Eguraldi nahasia dela eta, astelehenean, otsailak 4ean, Ikastolan ospatuko dugu Santa Ageda bezpera. Arratsaldeko 16:10 hasiko gara. Ongi etorriak zarete guztiok!





2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Geometria Lantzen



Norberaren esperientzia ardatza da. Gozamena, bizipena, sentsazio positiboak... ikaskuntzarako ezinbestekoak. Gure eskuak erabiliz, geometria lantzen jardun gara, 




Emaitza polita izan da benetan. Txotxak eta plastilina erabili ditugi 2D irudiak egiteko. Ikusi dituzue?




2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa


Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak: 

• Eguna: 2019ko otsailaren 17a eta 24a igandea. 
• Ordutegia
                     ◦ Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara 
                     ◦ Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da) 
• Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1ยบ. Eibar. 

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz: 

                       • Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotako ikasleak 
                       • Alebinak: 2007 eta 2008 urteetan jaiotako ikasleak 
                       • Benjaminak: 2009 eta 2010 urteetan jaiotako ikasleak 

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da. 

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete, Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da. Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute. 

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com

2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

ERAKUSTALDIA - EGIPTO -





Datorren asteartean, urtarrilaren 29an, gurasoei eskainitako erakustaldia egingo dugu. Arratsaldeko 16:45ean izango da aretoan. Bukatzen ari garen gai honetan, Antzinako Egipto landu dugu. Hori dela eta, zuentzako bereziki prestatutako erakustaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Entseguak hasi ditugu, zuetako asko jakinaren gainean egongo zarete, izan ere, esaldiak eta testuak buruz ikasten ari dira egun horretarako. Baina aizue... sorpresa da, ez galdetu gehiegi, ados?

Bukatzeko, hona hemen haurrek egun horretan ekarri beharko dutena:
-Erropa txuria
-Poltsa batean marradun kamiseta bat. Posible bada urdina eta zuria kolorekoak.

Laister arte!



2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Kazetariak!

Gaur kazetari lanetan aritu gara. Opor hauetako gertakari ezberdinak ezagutzeko modu aparta izan da. Galdera ezberdinak egin dizkiogu elkarri eta ondoren gainontzeko ikaskideei kontatu diegu elkarrizketatik ateratako informazioa. Arreta eta memoria lantzeko jarduera dibertigarria izan da!




2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Ongi Etorri 2019.Urtea!

Goizean goiz esnatzea gogorra egin bazaigu ere... Gogotsu iritsi dira haur guztiak Ikastolara. Ikaskideak ikustea beti da pozik egoteko arrazoia! Eguna oporrei buruz hitz egiten hasi dugu, batzuk bidaiatu, beste batzuk familiarekin bildu, opariak jaso, museoak bisitatu, aitona-amonekin elkarrizketa bereziak izan... Espero dugu zuek ere bi aste zoragarri pasa izana. Orain, errutinara bueltatzea tokatzen da. Laister izango duzue gure berri beti bezala ikastolako gertakariak eta esku artean zer dugun kontatuz.

URTE BERRI ON!