2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

BLOGAREN AURKEZPENA

Kaixo lagunok!!!
Hau LH3ko bloga da.
Uda pasa ondoren hemen gaituzue indarberrituta, ondo pasatzeko eta asko ikasteko irrikaz.
Udazkena iristeaz bat, Elgoibarko txokoak ezagutzeari ekin diogu. Lehenengo unitate honetan, Euskal Herriko probintziak ikasiko ditugu eta Greziaraino bidaiatuko dugu Teseo eta Minotauroaren kondairari esker.
Gaztelaniaz albisteak kontatzen ikasiko dugu eta biderketak egiten trebatuko gara.
Gainera, aurtengoan lagun berriak ere baditugu: Kleo, Martin, Xabier, Mei-Li, Maider, Morgan eta Xarpa.
Ezagutu nahi dituzue?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina