Badator badator! Mugertza Kroseko marrazki lehiaketa! Nahi duenak parte-hartu dezake eta urtarrilak 7an ikastolara ekarri beharko du bere lana. Ikusi jarraian lehiaketaren oinarriak:
LXXIV. JUAN MUGUERZA KROSA 2019
OINARRIAK:
ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea
eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.
PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6
eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.
GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren
eta lasterketaren arteko harremana.
MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak
220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira
(paperean edo kartulinan).
Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak,
errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.
AURKEZTEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8a.
AURKEZTEKO LEKUA: Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen
Sustapeneko Saila.
LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu
ahal izango du. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste
lehiaketa batean saritutako lanak.
LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean
izenburua edo leloa bakarrik jarriko da.
EPAIMA HAIA:
Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen
Sustapeneko Teknikaria, Ludotekako Koordinatzailea eta marrazketan aditu bat.
IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei
zein hedabideei jakinaraziko zaie.
MAILAK ETA SARIAK: Aurkeztutako lanen aukeraketan
adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere
baloratuko da. Lehiaketan, bestalde, ondorengo mailak izango dira:
1- Lehen
Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen
Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen
Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.
Saria: Maila bakoitzean bi sari egongo dira. Sariak
herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak izango dira.
SARI BANAKETA: 2019ko urtarrilaren
12an izango da, 19:30ean, Udaletxean 2017ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien
aurkezpena baino lehen.
ERAKUSKETA: Saritutako marrazkiak Kiroldegian
egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.
LANAK JASOTZEKO EPEA: Marrazki sarituak
antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira marrazkiak
argitaratzeko eskubidea izango dutenak, betiere, egilearen izena aipatuta.
Saritu gabeko lanak Udaletxean jaso ahal izango dira.